XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herriko eskualde zabal askotan, giza-iharduera, hamarkada gutxi batzura arte ez da suntsitzaile izan.

Makal italiarra (Populus nigra var. italica), jada sartua dago gure urertzetan.

Presio demografikoak (orain dela berrehun urte, populu mundiala, bostehun milioikoa zen) eta bitarte ekonomikoak, XVIII. mende bukaeran, herri-jabegoaren pribatizazioa eragin zuten, aprobetxamendu komunalerako espero zitezkeen eragozpenekin: pentzeak, iratz zelaiak, otea, gaztainak, e. a., hain tristeki ezagunak diren oihan-sutetan bukatu zuten liskarren jatorri.

Soroen jabe berriek, gerrarte garaiko egur-demanda eziurraren aurrean, espekulazio saiakera batetan, izugarrizko deforestazioa eragin zuten.

Jada, XIX. mendean funtsezko gertakizun batzu eman ziren: zuhain-lekadunen ugalketak, abel-esplotazio hobeago bat izan zuen ondorioz (estabulazio haundiagoa).

Eskari sozialak eta garraio-baldintza hobeagoek, merkatal-hazkuntzak indartzen ditu (baratzeak) erabat autarkikoak direnen aurrean, hots, baserri kontsumorako soilik direnen aurrean.

Patata sartzen da (hasieran zuhain landare gisa).

Iraultza industrialak berarekin lur-eskari haundi bat dakar, zeina, prebisio ezagatik, emankorrenetan gizentzen den.

Egur eta errekinen beharra areagotzen da.

Eta hasi da ingurugiroarekiko degradazioaren eskalada itzela.

Azken mendea, haritzaren (oidium) eta gaztainondoaren (tinta) izurri kriptogamikoekin bukatu zen, zeinak, euskal basoen hondamena borobiltzen lagunduko zuten.

Parda alpina arrazako lehendabiziko behi-azienda buruen inportazioak markatzen du, gure arraza autoktonoen bakantze prozesuaren hasiera.

Gaudeneko mende honetara arte, nekazaritzan erabilitako energi artifiziale (ez animale) iturri bakarra, karobietakoa zen.

Lehendabiziko hamarkadetan, ongarri kimikoen erabilera erregularizatzen da, aro agronomiko berri bati ekinez.

1915.ez geroztik, ematen dira sail komunaletan espezie exotikozko oihan-birpopulaketaren lehen entseguak, bai zuhaitz frondeduna bai erretxinadunena, hauetariko bat intsinis pinua delarik (Pinus radiata), Lekeition, 1840.ez geroztik, Adan de Yarza-ri esker, hagitz ongi aklimataturikoa.

Gerlondo europear garaiko bitarteko eskarian oinarriturik, oihandar eta abeltzainen arteko liskarra ematen da, ondoriozko suterekin batera.

Gerrate zibilaren ondorengo behar autarkikoek, baserriak gari hazkuntzara itzul zitezen eta tabakoa gisako hazkuntza berriak sort zitezen eragiten dute, egun, Ega arroko barrendegi termikoetan oraindik irauten du.

Frutikulturak behera jotzen du.